Partido Popularra 1989ean jaio zen ideologia liberala, Kristau-demokrata, kontserbadorea eta foralistaren ordezkari ziren eta gure gizarteko indar moderatu eta demokratikoak diren taldeak bategitean. Bategite honek, hiritar askoren borondateak erakarri ditu harrezkero.
Egun, Bizkaiko Partido Popularra, Lurralde historikoaren bigarren indar politikoa da, emandako botoaren %20ra hurbilduz eta erakunde ezberdinetan hautetsi ugari dituelarik:

2004ko Hauteskunde Orokorrak 2 Diputatu (9tik)
Senadore 1 (Euskadi)
2004ko Europa Hauteskundeak  2 Eurodiputatu
2005ko Autonomi hauteskundeak 5 Legebiltzarkide (25etik)
2007ko Udal Hauteskundeak  68 Zinegotzi 32 udaletan
2007ko Foru Hauteskundeak 8 Batzarkide (51etik)

 Bizkaiko Partido Popularra, Espainia osoan Partido Popularrak defendatzen duen zentroko aukeraren ordezkaria da Lurralde Historikoan.
 

Partido Popularrak Bizkaiko, Euskadiko eta Espainia Osoko garapen politiko, ekonomiko eta sozialaren alde egiten du, Konstituzioak eta Autonomi Estatutuek osatzen duten esparru demokratiko eta anitzaren barnean.
Partido Popularraren ustez, Gernikako Estatutua, Euskadiko gizarte osoarentzako bake, elkarbizitza eta garapeneko etorkizuna ziurtatzeko egitura politikoa da.
Bizkaiko Partido Popularrak gure gizartearen irudi anitza eta dinamikoa babesten du, gizarte errealitatea irizpide berdintzaileetara makurtu nahi duten dogmatismoetatik urruti. Partido Popularraren iritziz, politikak hiritarren zerbitzuan egon behar du, eta ez alderantziz ETA erakunde terroristak krimen eta indarkeriaren bitartez inposatu nahi duen legez.